XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arraunen pibortak olatuen kadenzia geldoarekin gora eta behera begiztatzen ditut bakarrik, eta ez naiz atrebitzen beren planotik aldenduz begiak harengana hurbiltzen.

Berak berriz, nolabait bere gustokoa naizela adierazi nahiko luke.

Irripar eginez, esate baterako.

Baina holakoetan emakumeek ez dute irriparrik egiten.

Serioski begiratzen dutela esanen nuke.

Seriotasun komiko batekin beharbada, baina serioski begiratuz.

Edo agian ez dute begiratzen, begiak jaitsiz begirada apartatu baizik: Berak nire asmoak adibinatuz bezala begiak jaitsi egiten ditu.

Bista jaisten du.

Bista jaisten du baina eskuartean korapilatzen duen pulseran galdu aurretik, interpretatzen ausartzen ez naizen zerbait adierazi du.

Begiak jasotzen atrebitzen naizenean, agian pibortek nire bista aurrean abandonatzen ez duten dantza kadenziotsuagatik, edo ur azalari gora darion baporeak eraginda itsasoa irakiten dagoela esanen litzateke oso urrutitik bezala begiztatzen diot ademan biguin batetan buru atzera jasotzen duen beso doblatua.

Bero handiegia egiten du eta zuriaren zuriz eguzkia ez da ia zeruan ikusten.